Ekimena

YDCR ekimena

K

ontsumitzaileek fakturak eta laburpen bankarioak zer euskarritan jaso nahi duten aukeratzeko eskubidea dute. Yo Decido Cómo Recibo ekimenean eskubide hori eta gizartean baztertuak izateko arriskuan dauden taldeen eskubideak aldarrikatzen ditugu.


Izan ere eskubidea duzu banku-kontuak eta fakturak behar bezala berrikusteko.

Nola sortu da YDCR?

Azken urteotan, zerbitzuak egiten dituzten enpresek, finantza-erakundeek eta herri-administrazioek kanpainak egin dituzte jakinarazpenak paperez ez bidaltzeko eta interneten bidez igortzeko. Areago, batzuetan euskarri-aldaketa alde bateko erabakia izan da, eta kontsumitzaileei inposatu egin diete, haien ohiturak, lehentasunak edo egoera kontuan hartu gabe.

Egoera horrek kezkatu ditu kontsumitzaileen defentsarako elkarteak, erakundeak eta gizarte-eragileak. Izan ere, egunero ziurtatzen dute komunikazio digitaleko euskarria oro har inposatzen ari dela, kontsumitzaileen eskubideak urratuta. 

Yo Decido Cómo Reciboekimena gizarte zibileko eta sektore pribatuko erakundeen arteko elkarrizketen ondorioz sortu da. Kontsumitzaileek eskubidea dute beren beharrei, egoerari eta ezaugarriei ondoen egokitzen zaien euskarria aukeratzeko; hortaz, erakundeok prest gaude indarrak batu eta eskubide hori aldarrikatzeko.

Zertarako?

Martxoaren 27ko 3/2014 Legeak aldatu du Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Legearen testu bategina. Lege berriaren bidez aitortu da kontsumitzaileek fakturak paperez jasotzeko eskubidea dutela, gehiagorik ordaindu gabe; eta fakturak ezin direla elektronikoak izan, kontsumitzaileak berariazko baimena aurretik eman ez baldin badu (63. artikulua).

Gaur egun, agerikoa da gai horren gaineko informazio-eza. Hori dela eta, Yo Decido Cómo Recibo ekimenean eskubide horien bozeramaileak izan nahi dugu, eta aholku eman nahi diegu, bai kontsumitzaileei, bai enpresa eta erakunde guztiei, baldin eta kontsumitzaileei zuzendutako komunikazioetan bete beharreko eskubideak betetzen direla bermatzeko eta gardentasuna sustatzeko interesa badute.

Zer defendatzen dugu?

HONAKO ESKUBIDE HAU: fakturen eta laburpen bankarioen euskarria askatasunez aukeratzea

Zeuk dakizu zeure beharrei ondoen erantzuten dien euskarria zein den.

Zeuk erabaki behar duzu euskarria, zigorrik jaso gabe.

HONAKO PERTSONA HAUEK BABESTEA: baztertuak izateko arriskuan daudenak

Pertsona guztiek ez dakite internet erabiltzen.
Pertsona guztiek ez dituzte interneten sartzeko aukera berdinak.

Nola egingo dugu?

  • INFORMATUZ: kontsumitzaileei azalduko diegu zer eskubide duten zerbitzu-hornitzaileek bidaltzen dizkieten jakinarazpenak jasotzeko arloan
  • LAGUNDUZ: kontsumitzaileei lagunduko diegu urratutako eskubideak berreskuratzeko eskatzen.
  • GARRANTZIA AZPIMARRATUZ: arazo garrantzitsua da, kontsumitzaileen diru-kontuei, hots, haien diru-aurrezkiei eragiten dielako.
  • EGIAZTATUZ: zerbitzu-enpresek eta finantzaketa-erakundeek indarreko araudia betetzen dutela.

Zer arazo dago?

Talde baztertuak

Etxeak:: etxeen %32k ez dute interneteko konexiorik (Eurostat 2014)

Azterlanen arabera, 13 milioi pertsonak baino gehiagok ez dute interneteko konexiorik etxean

Adineko pertsonak: Espainiako Estatuan, 55 eta 64 urte arteko pertsonen %60k, 65 eta 74 urte arteko pertsonen %75ek eta 75 urtetik gorako pertsonen %93k ez dute inoiz erabili internet (Eurostat 2013).

Azterlanen arabera, Espainian 10 milioi pertsona inguruk ez dute inoiz erabili internet

Landa-ingurunea: Estatistikako Institutu Nazionalak 2010ean egin zuen azterlanaren arabera, 10.000 biztanletik beherako herrietan, etxeen %47,3k baino ez zuten interneteko konexioa. Milioi eta erdi etxe zeuden baztertuak izateko arriskuan, baliabide digitalik ez izateagatik.

Estatistiken arabera, gaur egun, 10.000 biztanletik beherako herrietan 2 milioi pertsona inguruk ez dute inoiz erabili internet (EIN + Eurostat 2014)

Gainordaina eskatzea, fakturak paperez bidaltzegatik

Enpresa batzuek gainordainak (1€) eskatzen dituzte, fakturak paperez bidaltzeagatik.

• Kontsumo Institutu Nazionalak (gaur egun, AECOSAN) “gehiegizkotzat” o zuen neurri hori, 2013an argitaratu zuen irizpen batean

Kontsumitzaileen Defentsarako Lege berriaren arabera, legez kanpokoa da kontsumitzaileei gainordainak ezartzea, fakturak paperez bidaltzeagatik.

Greenwashing

Enpresa eta finantza-erakunde batzuek ingurumena zaintzeko argudioak ematen dituzte, euskarri digitala erabiltzeko. Irizpide horiek, ordea, gehienetan ez daude zientzia-ikerlanetan oinarrituta.

Kontsumitzaile asko haserre daude, fakturazio-aldaketa horrek zerbitzu-hornitzaileei faktura inprimatzeko dirua aurrezten dielako, eta kostua kontsumitzaileei ordainarazten dielako. Izan ere, askotan, kontsumitzaileak berak etxean inprimatu behar du faktura.

Helbideratzea

Espainiako Bankuaren arabera, herritar gehienek faktura eta ordainagiriak banku-kontura helbideratuta ordaintzen dituzte. Kreditu-txartelak, transferentziak eta banku-txekeak baino askoz ere gehiago erabiltzen da helbideratzeko aukera.

• Kontuan hartzen baldin badugu herrialde honetan ordainagiri gehienak automatikoki ordaintzen ditugula, are garrantzitsuagoa da banku-kontuak eta fakturak ondo berrikustea.